Haurren Kontseiluko 6.edizioa hasi da!

2021/10/21
Card image cap
Pasa den urriaren 21ean Arrasateko Haurren Kontseiluaren 6.edizioaren lehenengo bilera ospatu zen, Herriko Plazan

Lehenengo saio honetan, Haurren Kontseiluko kideek elkar ezagutu dute jolas baten bitartez: ABATARRAK SORTU! Kontseilukideek elkar aurkezteko, abatar pertsonalak sortu dituzte pegatina-paper koloretxuetan. Ostean, Alkatearen bisita prestatu dugu eta berarekin solasaldi oso interesgarria izan dugu. Hainbat galdera eta proposamen egin dituzte umeek elkarrizketan zehar. Oso giro atsegina egon da eta hainbat gai ezberdinei buruz hitz egin dugu, besteak beste: ingurumena eta kutsadura, kirol instalakuntzak, mugikortasuna, haurren aisialdirako espazioak, ospakizunak eta elkarbizitza.

21-22 2

Elkarrizketaren ondoren, udaletxera sartu ginen Kontseilukideok, eta ikasturte hasierako argazkia atera genuen Alkatearekin. Horretaz gain, saioaren bukaera baino lehen, taldearen lehenengo misioa abiatzeko momentu bat hartu genuen: kurtsoan landuko diren gaien esplorazioa edo bilketa hastea! 

21-22 3

21-22 4