Hurrengora arte!

2022/05/19
Card image cap
Pasadan ostegunean ikasturteko azken saioa izan genuen. Eta ikasturtean zehar egindakoaren balorazioa egiteko aukera izan genuen.

Mimika jolasaren bidez egin genion urteari errepasoa. Eta ondoren talde-giroa, landutako gaiak eta espero genuena baloratu genituen. 

Agur batek merezi duen hamaiketakoa ere gozatu genuen: tortilla, patata frijituak, fruitu lehorrak… Azenario-zukua eta guzti! 

Azkenik, guztion argazkidun postalak banatu genituen orogarri modura, eta talde argazkia atera genuen sekuoiarekin. Agur esan genion elkarri, Arrasateko Haurren Kontseiluko edizio honi eta baita ikusi genituen bi urtxintxei ere!

21 22 9 1 

21 22 9 2