Ikasturteko lehen topaketa

2018/11/14
Card image cap

Aurten Haurren Kontseilua inoiz baino lehenago jarri da martxan. Ikasturte berri hau Urrian hasi dugu eta Ekaina artean garatuko da, eta honekin batera hainbat kontu berri datoz!

Aurtengo Kontseilukide berriak herriko ikastetxeetako 4. mailetatik datoz eta joan den urtetik jarraitzen duten 6.mailakoekin batera 17 kideko taldea osatzen dute.

Lehen saioan, Urriaren 31ean, umeek Maria Alkatearekin elkartzeko aukera izan zuten, pleno aretoa haien topaleku bilakatu eta Mariaren bulegoa eta lankideak ere ezagutu zituzten. Kontseilukideek gogotsu ekin zioten ikasturteari eta galdera eta ideia ugari helarazi zizkioten Alkateari.

Aurten landuko duten gai nagusia oraindik airean dago, Kontseilukideek erabakitzeko zain...

101

102

103