Ikertzen, ikertzen

2019/03/25
Arrasateko kaleetan kirola egitea sustatzeko ikerketa lanarekin jarraitu dugu oraingoan

Arrasateko kaleetan kirola egitea sustatzeko ikerketa lanarekin jarraitu dugu oraingoan. Taldetxotan banatuta hiru ikerketa bide ireki ditugu; Arrasatearren kirol ohitura eta gustuak ezagutzeko galdetegia, Interneten ideia berezien bilaketa eta kalean bertan kirol aukerak bilatzea.

Interneten Iruñako pump track pista, tirolina erraldoiak eta Gipuzkoa Active Hacking proiektua ikusi ditugu. Kaletik berriz, tokietan hainbat aukera topatu: korrika ibilbideak, futbola plazetan, eskalatzeko hormak, bizikletak, mendi irteerak herritik… Hurrengo saiora bitartean galdetegia zabaltzen jarraituko dugu eta erantzun asko jasotzen… Hurrengo saioan gure proposamenak sortzeko lan polita izango dugu!

6-1

6-4

6-3