Ikusi makusi…

2022/03/28
Card image cap
Gure zazpigarren saio honetan hainbat jolasetara jolastu ginen!

Hasteko, aurrekontu parte-hartzaileen bideoa ikusi genuen guztion artean eta eman diren aldaketei erreparatzeko, bideoa ikusi baino lehen, nor da hiltzailea? jolasera jolastu ginen. Hamaiketakoan berriro jolastu ginen eta ez genuen jolasteari utzi nahi!

Ondoren hurrengo saioa prestatu genuen, gure proposamena zertan datzan alkateari azalduko diogulako. Horretarako esan nahi diogun hori nola esan ahal diogun imajinatu genuen. Eta ideia guztietatik gehien gustatu zitzaiguna ginkana bat egitea izan zen.

Bi taldetan aritu ginen lanean; batetik alkateari zer eta nola esango diogun pentsatu zutenak eta bestetik, haurren txokoaren programazioa zehaztu zutenak. Ginkana horrek galderak, keinuak, eta asmakizunak izango ditu!

21 22 7 2

 

21 22 7 3