Kale ekintza eta agurra

2019/06/24
Card image cap
Agurren garaian gaude, eskolan, lagunartean… uda bertan dugu eta Haurren Kontseiluan ere taldekideak agurtzeko momentua heldu zaigu! Nola ez, guk ere ospakizun merendola egin dugu, urteko lana denon artean ospatzeko. Herriko plazan Udaletxearen atarian bertan egon gara, musikaz girotuta

Baina honetaz gain, herritarren artean murgildu eta gure proiektua zuzenean kontatu eta gehiago ezagutzeko gogoa ere bagenuen. Horretarako erdigunetik ibilbide bat egin dugu, kaletik topatzen genuen jendeari esku-orriak emanez eta haiekin hitz egiteko parada eginez. Biteri plazan geldialdi luze bat egin dugu eta “kirola kalean” azaltzen dituzten mezuak sortu eta banatu ditugu.

Topatutako jende gehienak adi entzun ditu kontatutakoak eta Haurren Kontseilua talde interesgarria iruditu zaie. 

Eskerrik asko! Gure lanaren martxa hemendik jarraituko duzuela espero dugu!

10 1

10 2

10 3

10 4