Kontatu eta jaso

2018/03/20
Card image cap

Aurreko saioan “Jolas aktiboa naturan” proiektua gehiago zehazten hasi ginen eta Santa Barbara parkean barrena hainbat kokaleku topatu genituen. Ideia guztiak bilduta, parke proposamen osoagoa denon artean kontrastatu dugu. “Jolas aktiboa naturan” proiektuak parkean ekintza ibilbide bat marrazten du eta jolas-gune ezberdinak dauzka: tirolina, sokazko zubiak, sarea, enbor birakaria...

Ondoren, herrian gure proposamenari buruz beste herritarrek zer iritzi duten jakiteko prestatu gara eta gaztegunetik kalera iragarki eta guzti irten gara.

“Ideiarik onena, kontatzen dena!” esaera bete da: kaletik topatutako pertsonek ideia berri eta ez hain berriak eman dizkigute. Batzuk guri ere gustatu zaizkigu… kontuan hartuko ditugu! eskerrik asko gurekin hitz egitera gelditu zinetenoi!

argazkia41

argazkia42

argazkia43 argazkia44