Kontsulta eguna

2018/05/21
Card image cap

Aurtengo 5. saioan Kontsulta eguna izan dugu eta gai batzuen inguruan gure iritzia jakiteko asmoz, Udaleko Gazteria, Kirola eta Kultura sailetako arduradunak gure saiora etorri dira. Saioan landutako gaiak Kiroldegia, San Juanak eta Santamasak jaiak, Ludotekak eta Txikilandia izan dira.

Horrela, Loramendi aretoan egon gara, gaikako mahaietan antolatuta, teknikariekin patxadaz elkarrizketan. Udal proiektuetan kontuan hartzeko hainbat ideia eta hausnarketa agertu dira. Eta bukatzeko, datorren ikasturtera begira landu nahi ditugun gai sorta bat osatu dugu denon artean.

6.2