Haurren Kontseilua: lehen topaketa aire librean
2020/12/02
Haurren Kontseilua martxan jarri dugu aurten ere.
Koronabirusagatik mugak izan diren arren, umeen parte hartzea bultzatzeko helburuak aurrera jarraitzen du, eta aurten askotan elkartuko gara aire librean.
Azaroaren bukaeran 23 kideak Herriko plazan elkartu ziren. Elkar ezagutzeaz gain, lehen saioan, umeek aukera izan zuten Maria alkatearekin eta Maitane zinegotziarekin elkartzeko.
Kontseilukideek gogotsu ekin zioten ikasturteari eta galdera eta ideia ugari helarazi zizkieten biei.
Aurten landuko duten gai nagusia oraindik airean dago, kontseilukideek erabakitzeko zain...baina ideiak egon badaude.
Bidegorriak, trafikoa, herriko ospakizunak, ingurumena zaintzekoak, koronabirusaren neurriei buruzkoak, Kulturateko eskaintzari buruzkoak,...
Albiste erlazionatuak
Haur Kontseilua
- Hurrengora arte! 2022/05/19
- Azken txanpa! 2022/05/12
- Ikusi makusi… 2022/03/28
- Argiak, kamera eta … 2022/03/04
Gazteria
- Arrasateko Udalak 3.500 euro bideratu ditu dirulaguntzetan udalekuetan haurren parte hartzea bermatzeko 2022/07/13
- “Zaborra gehiegi, kalte larregi” kanpainako irabazleak 2022/06/17
- Herri jasangarri baten aldeko ideiak Udaleko Osoko Bilkuran 2022/06/15
- Udaixe 2022 prest, gazteek udan aisialdiaz gozatzen jarraitzeko 2022/06/09