Martxan gaude berriz!

2017/12/18
Card image cap

Ikasturte berriarekin batera martxan gaude Arrasateko Haurren Kontseiluan. Eskoletan proiektua 5º mailako haurrei aurkeztu, izen emateak jaso eta zozketa egin ondoren, baditugu 5. mailako 9 kontseilukide berri, joan den urtetik jarraitzen duten 10 kideekin batera elkarlanean arituko direnak.

Joan den astelehenean, hilak 11, harrera bilera izan genuen kontseilukide berriekin eta gurasoekin. Proiektuaren nondik norakoak azaldu eta dudak argitu genituen.

Orain, urtarrileko lehenengo saioari itxarotea baino ez zaigu
geratzen!