Parkea asmatzen

2018/02/22
Card image cap

Kontseiluaren bigarren saioan Udal plenutik kalera igaro gara. Aurreko saioan udal zinegotzi
eta langileek Santa Barbarako parkearen diseinuan kontuan hartzeko hainbat ohar egin
zizkiguten eta oraingoan esandakoak baloratu ditugu; zer mantenduko dugun pentsatu, zer
indartu...

Gure proposamenei buelta bat eman eta KIROLA NATURAN ideia gehiago lantzea erabaki
dugu, aurten eraiki dadin nahi dugulako. Gainontzeko ideiak dauden moduan pasa dizkiogu
Udalari.

Ondoren parkean bertan sokekin prototipatzen saiatu gara: tirolina, slackline, zuhaitz
bidexkak txikientzat… Euriak harrapatu gaitu, otsailean gaude-eta... baina umoretsu
euritakoekin aurre egin diogu :)

argazkia1 argazkia2 argazkia3argazkia4