Parkea biribiltzen

2018/04/18
Card image cap

Aste honetan Haurren Kontseiluaren saio berria izan dugu. Aurreko saioan gure proposamenari buruz umeek eta beste herritarrek zer iritzi duten jakiteko kalera irten ginen. Hurrengo egunetan eskoletan, familian, lagunartean... Santa Barbara jendeak erabiltzea sustatzeko parke proiektua azaldu dugu.

Lehen orduan Arrasateko Hirigintza eta Obrak Sailetako Moises eta Juananen bisita izan dugu: haiek  eraikitzeko moduei buruz asko dakite eta gomendioak eman dizkigute. Santa Barbara parketik ibilbidea eginez, gune ezberdinetan parke elementuak jartzeko aukerak ikusi ditugu. Ondoren, gaztegunera bueltan, kontseilukide bakoitzak jasotako ideiak elkarri kontatu eta herriko pertsonen ideiak gure egin ditugu. Gure parkea hobetu eta biribildu dugu, orain bai, Alkateari entregatzeko prest dago!

5.2

5.3

5.4.gif