Gure txokoa imajinatuz

2022/01/19
Pasaden asteazkenean, urtarrilak 19, Arrasateko Haurren Kontseiluko 4. saioa izan genuen.

Saio horretan Txiki Txokoan eta Okendo kaleko ludotekan egon ginen. Bertan, bi lekuen funtzionamenduaren inguruan hitz egin zigun Blankak, udaleko teknikariak. .

Horrela espazio horietatik zer gustatzen zitzaigun erabaki genuen eta gure adin tarterako (9-11) txoko hori nolakoa izatea nahiko genukeen hausnartu genuen: zer egin genezake bertan ? Zer nolako objektuak daude? Tokia nola dago antolatuta? Zer nolako jolasak nahiko genituzke?

2021 2022 4 2

2021 2022 4 3