Udal langileekin elkarrizketan

2019/02/25
Card image cap

Aste honetako saioa berezia izan da, Udalean lan egiten duten pertsona batzuk bisitan etorri direlako. Udal langile hauen lanak eta funtzioak ezberdinak dira eta proiektu edo gai ezberdinak dituzte haien eskuartean.

Euskara Saileko eta Euskaltegi zerbitzuko Saioa Irastortza, Kultura saileko Karmelo Alberdi, Tokiko Garapen saileko Nerea Lazpiur, Ingurumen saileko Rafa Ugarte eta Gazteria saileko Blanka Jauregi egon dira gurekin.

Lehenengo eta behin, haiek ekarriko dizkiguten gaiak jolasean deskubritu ditugu eta ondoren, haiekin elkarrizketan aritu gara: Euskara eta ume etorkizunen integrazioaz, Naturabideak proiektuaz, Arrasaten turismoa familientzat eta 2019ko Sanjuanetaz. Saioan izandako ideiak eta elkarrizketak haien lanean baliotsuak izatea espero dugu eta Arrasate umeentzako hobetzen lagunduko dutela.

50 (1)

50 (2)

50 (3)

50 (4)