Udal Sailetako arduradunekin elkarlanean

2018/01/17
Card image cap

Arrasateko Haurren Kontseiluaren aurtengo lehen saioa Arrasateko udal plenoan egin dugu. Talde berritua elkartu garenez, 5. mailako kide berriei ongietorria eman eta iazko proiektuak kontatu dizkiegu.

Beranduago, Maria Ubarretxena Alkatea eta kultura, kirola eta ingurumena eta hirigintza sailetako buruak eta zinegotziak heldu dira. Alkateak udal sail bakoitzeko pertsonak aurkeztu dizkigu eta beraien lanak zeintzuk diren jakin dugu. Gure proposamenak banan-banan aurkeztu ditugu eta sailetatik haien ikuspegi teknikoa eman digute. Hemendik aurrera haiekin elkarlanean arituko gara.

Proposamen batzuk aurrera doaz, besteak berrikusi behar dira... baina gutxinaka gutxinaka Santa Barbarako proiektua zehazten dihoa!