Umeen bozkaketa sistema
2021/05/10
Gaurko saioan Parkourraren bozkaketaren inguruko hausnarketa egin dugu, hauen emaitzak eta aukeratutako emaitzak ezagutu baititugu
Emaitza hauek nahiko deigarriak iruditu zaizkigu Kontseilukideoi,bereziki bozka baliogabetuen kopuruak. Honek umeek bozkatzeko bideari eta oztopoei buruzko eztabaida sortu du eta hurrengo bozkaketetan haien partehartzea bideratzeko proposamenak egin ditugu.
Gainera, mahai jokoaren edukiak osatzeko asmoz, herritarrei elkarrizketak egin dizkiegu eta herriko elkarbizitza beharrak bilatu.
Albiste erlazionatuak
Haur Kontseilua
- Azken txanpa! 2022/05/12
- Ikusi makusi… 2022/03/28
- Argiak, kamera eta … 2022/03/04
- Obenerreka frontoian kokatuko den Parkour Parkea eraikitzeko lanak apirilean hasiko dira 2022/03/03