10 -12 urte bitartekoentzat aisialdi eskaintza eraikitzera goaz!!!

2019/11/07
Deialdia 10-12 urteko gaztetxoentzat!

Arrasaten, badira 10-12 urte bitarteko gaztetxo batzuk ludoteka txiki geratu eta gaztetxokora sartu ezin daitezkeenak, eta badira ez dakitenak beren lekua zein den.

Gaztetxo horiek aukera izango dute beraientzako izango den eskaintza berria prestatzeko!!!

Azaroaren 14an, eguena, arratsaldean 18:00etan, erdiguneko Gaztegunean elkartuko dira, guztion artean proposamen bat eraikitzeko!!!

Animatu zaitezte parte hartzera, eta ekarri ilusioa eta gogoa!!