ARIMEN BILTZAR ARRAKASTATSUA

2021/11/04
Card image cap
Herritar ugarik parte hartu zuten Gaba Beltzeko ekimenetan.

Kaixo kaixo Okendotik!

Urriaren 29an arimen biltzarra ospatu genuen. Egun berezi honetarako astean zehar ludoteketan haurrekin batera gaba beltza lantzeko zenbait ekintza berezi egin genituen; maskarak, sukaldaritza, beldur etxea, ipuin kontaketa… Haurrek izugarri gozatu zuten eta gaba beltza modu ludiko batean barneratzen joan ziren.


Ostirala iritsi zenean, kukumarruz jantzi ginen eta arimen biltzarrean parte hartu genuen. Ekimen hau oso jendetsua izan zen, herritar ugarik parte hartu baitzuten. Zehazki Biteri parketik abiatu ginen, bertan txalaparta jo zuten eta musika misteriotsuarekin batera plazara joan ginen. Han Dok-en taldeko haurrek egun horretarako prestatutako antzerkia burutu zuten eta horrez gain gure txikiek gaztainak dastatu zituzten kukumarru eta ilargitxorekin batera. Ohitura hau herrian finkatzeko asmotan hurrengo urtean ere ospatuko dugu.