ARRASATEKO TXOKOETAZ GOZATZEN!

2021/06/03
Card image cap
Eguraldia aprobetxatuz eta jolasteko gogoz, Arrasateko parke eta naturaz gozatu dugu!!

Kaixo kaixo Usaetxetik!!

Ikasturte amaiera honetan ludotekako dinamikak parke eta espazio ezberdinetara eraman ditugu, naturarekin kontaktua izan eta leku ezberdinek eskaintzen diguten aukeralk baliatzeko.

41.jpg

40.jpg

Ederto pasa dugu elkarrekin leku berriak deskubritzen eta gure haurrek esperientzia berriak bizitzeko aukera paregabea izan dute. Gaur egun ditugun talde guztiak animatu dira herria konkistatzera eta ludotekako mugak zabaltzera. Beraien interesak kontuan hartuz, dituzten limiteei aurre egiten ere ikasi dute!

44.jpg

Horrez gain, ludotekan ere proiektu berri bat izan dugu, tximeletak har izatetik jaio arte bizi izan dugun prozesua alegia. Haur guztiek parte hartu dute bilakaera honetan eta hostoak batzeaz gain, eguneroko zaintza eta interesa bermatu dugu. Ludotekako dinamikak ere ederrak izan dira urte osoan zehar bezala, ditugun baliabideei etekina ateratzen jarraitu dugu!

43.jpg

42.jpg

Ikusten duzuen bezala, Usaetxen jolasean gozatzen aritu gara ikasturte osoan, hemengo ateak zabalik daude, animatu!!!