AURTEN ERE NEGUKO EKINTZA BEREZIEKIN GATOZ!

2020/12/10
Card image cap
Urtero bezala, neguko oporretan ekintza bereziak egingo ditugu Ludotekan. Proposamen politak dira aisialdiaz gozatzko, anima zaitezte parte hartzera!

Kaixo kaixo ludotekatik!

Egoera berezia bizitzen ari garen arren, urtero bezala abendu bukaeran ekintza bereziak antolatu ditugu ludotekan. Hiru egun edukiko ditugu ekintza ezberdinekin gozatzeko eta ondo pasatzeko. Hauek izango dira aurten aukeratu ditugunak:

- Abenduak 28an: "Atxalde gazta" -koekin gaztaiaren prozesua ezagutzeko txangoa egingo dugu. Natura eta animaliak batuko dituen ekintza izango da.

- Abenduak 29an: Familian gozatzeko altxorraren bila egingo da, Arrasateko kaleetan zehar. Herriko familiei zuzendua dagoenez, animatzeko asmoa izanez gero, idatzi zenbaki honetara izena emateko: 685751931.

- Abenduak 30ean: Arrasateko kilikiak ezagutzeko eta sortzeko aukera. Bisita motz baten bitartez, arrasaten famatuak diren kilikiak ikusiko ditugu, ondoren geurea sortu ahal izateko.

Esan bezala, hiru ekintza zoragarri hauekin beteko ditugu neguko oporretako egunak. Animatu parte hartzera, guztion artean momentu bikainak pasako ditugu eta.

OPOR MEREZIAK ETA EKINTZA BEREZIAK!!ekintza bereziak.jpg