BELDARRAK LUDOTEKAN

2021/05/06
Udaberriarekin batera, tximeletak bilakatuko diren beldarrak ditugu ludotekan.

Kaixo kaixo Okendotik!

Naturarekin harremanak sustatzea gure betiko helburua izanik, ekintza ezberdinak gauzatzen ditugu ludotekan. Oraingo honetan, beldar koadrila bat ekarri dugu gurera, hauei belarrez eta hostoz beteriko etxetxo bat egin diogu eta gure erabiltzaileei aurkeztu dizkiegu.

 

Gure txikiei ilusio handia egin die animalitxo hauek ludotekan izatea eta berehala hauekiko jakin mina erakutsi dute. Hortaz aitzaki ederra izan da metaformoziaren prozesua esperimentazio bidez ikasteko eta zaintzaren garrantziaz jarduteko. Dagoeneko bat edo beste hasi da eraldaketa prozesua egiten eta espero dugu laister gurean tximeleta eder hauek hegan ikustea.