Ederto ibili gara aste hauetan zehar

2021/02/18
Card image cap
Haurren nahiei erantzunez ekintza ugari burutu ditugu aste hauetan Santamainako ludotekan.

Kaixo kaixo Santamainatik!

Ekintzaz beteriko asteak izan ditugu Santamainako ludotekan, haurren eskaerak ere kontuan hartuta. Astebetez txapak egiteko aukera izan dute bertako talde desberdinek. 

777.jpg666.jpg

Honetaz gain ludotekako nagusienekin beste zenbait ekintza egin ditugu. Batetik, beraiek hala eskatuta Just Dance dantzatzeko aukera izan dugu arratsalde batez.

555.jpg888.jpg

Beste talde batekin Slime egiten aritu gara eta eguraldi ona aprobetxatuz irteeratxo bat ere egin dugu. 

111.jpg222ç.jpg333.jpg

Inauteriak ere igaro dira, eta horren aitzakiaren harira eskulanetan aritu gara karetak eginez. 

444.jpg

Laister izango duzue berriz gure berri. Ondo izan!