Eguraldi eguzkitsuak ekintza ugari loratu du Usaetxen

2019/02/28
Card image cap
Eguzki izpiek Erguin-Uribarri auzoko plaza eta lorategiak argitu dituzte

Azken hilabeteotan proiektu berri bati ekin diogu haurrek eta hezitzaileok. Eta gaur zuei kontatu gura dizuegu, baina shhhhh

IMG 4196

Gure buruan aspalditik ibili da ideia bat ludoteka inguruan ortu bat sortzeko, eta eguzki izpiek aukera paregabea sortu dute gurean. Hori horrela, udalaren baimena jaso eta gero, ortuko tresnak hartu eta lurrari buelta emateri ekin genion! Inguruan txakur asko dabiltzanez, hasiera batean zume biziarekin hesitxo bat egitea pentsatu genuen, baina ideiaz aldatu eta azkenean akaziak erabiliz sortuko dugu gure ortuko hesia!

IMG 8182IMG 7932

Ortua sortzeaz aparte, pentsatzen hasita gaude zer landatu gura dugun, eta ondorengo egunetan hesia egin eta zenbait landare erabiliz forma emango diogu gure proiektuari!!!