Ekintza asko eta asko Usaetxen

2020/02/20
Card image cap
Errutinatik irten eta egunerokotasunean egiten ez ditugun dinamiketan murgilduta ibili gara asteotan.
Kaixo kaixo Usaetxetik!
Azkenaldian eguneroko jolas eta dinamikez aparte, ekintza bereziak izan ditugu gure ludotekan.
Olentzerok ekarritako Makedo jolasa estrenatzeko eta irudimenari lekua emateko asmoz, kartoiak ekarri ditugu eta eraikuntzak egiten pasatu dugu arratsalde ugaritan.
IMG_20200211_180000.jpg
IMG_20200211_175200.jpg
Horretaz gain, egubakoitzean Okendoko urteurrena ospatu genuen eta bertara eramateko napolitana goxo goxoak egin genituen ludotekako txikienekin. Bitartean nagusienek arratsaldea aprobetxatu zuten gazte txokora joateko; bertan ere arratsalde paregabea igaro zuten.
IMG-5300.JPG
IMG-5298.JPG
Horretaz gain, ludotekako lehenengo eta seigarren maila bitarteko erabiltzaileentzat Parkour saioa antolatzen gabiltza: beraz, laster izango duzue horren berri!