EKINTZAZ BETERIKO ARRATSALDEAK SANTAMAINAN!!

2021/11/18
Card image cap
Arratsalde eguzkitsu zein euritsuetan ederto pasatzen dugu ludotekan!!

Kaixo kaixo Santamainatik,

Aurreko asteetan kanpo espazioaz gozatzeko aukera izan dugu baina eguraldi aldaketen ondorioz, azken aldian ludoteka barruan aritzen gara ditugun txoko eta ekintzetaz gozatzen. Ludotekako asistentzia egonkortzen doan heinean, harreman berriak sortu dira eta haurrak oso gustura etortzen dira jolastera.

27.jpeg

22.jpeg

25.jpeg

Ikus daitekeen bezala, ekintza anitzak eraman ditugu aurrera eta horrez gainiouin kontaketa batez gozatzeko aukera ere izan genuen, Santamainan daukagun liburutegian.

23.jpeg

24.jpeg

26.jpeg

Ludoteka inoiz baino biziago dago, beraz, zuk ere jolasten gozatzea nahi izanez gero hemen egongo gara beso zabalik zuri itxaroten, animatu!!