Ekintzaz beteriko asteak

2021/03/11
Card image cap
Azken aste hauetan ekintza ugari egin ditugu Santamainako ludotekan.

Kaixo kaixo Santamainatik!

Azkenaldian, ekintza ezberdin ugari egin ditugu ludotekan.

Alde batetik, kanpo espazioa eraldatzeko parte hartze saio bat egiten hasi gara. Horretarako, kanpo espazioko plano handi bat egin dugu eta bertan talde ezberdinetako haurren nahiak eta ideiak jasotzen hasi gara. Hurrengo pausua, denon artean, ideia horietako batzuk hartu eta horiek gauzatzea izango da.

WhatsApp Image 2021-03-11 at 16.15.36.jpeg

 WhatsApp Image 2021-03-11 at 16.15.37.jpeg

Honetaz gain, Makedo eraikuntza jolasarekin ere denbora dezente eman dugu. Etxeak sortzen eta margotzen ibili gara haurrekin batera.

WhatsApp Image 2021-03-11 at 16.13.44.jpeg

WhatsApp Image 2021-03-11 at 16.12.43.jpeg

 

Gainera, eguraldiak lagundu digun egunetan, kanpo espaziora irten gara ekintza eta jolas ezberdinak egitera. Arratsalde batean gainera, buru handi bat sortu eta honekin jolasten ere aritu ginen. Hankapaloen gainean ere ibili gara.

WhatsApp Image 2021-03-11 at 16.15.35.jpegWhatsApp Image 2021-03-11 at 16.14.34.jpeg

WhatsApp Image 2021-03-11 at 16.15.33.jpegWhatsApp Image 2021-03-11 at 16.12.43 (1).jpeg