Ekintzaz beteriko asteak

2022/03/03
Card image cap
Usaetxeko ludotekan azken aste hauetan ere ez gara geldirik egon: karnabalak ospatu, lokatzgunea martxan jarri, areneroa probatu...

Kaixo kaixo denoi Usaetxeko ludotekatik!

 

Azken aste hauetan berrikuntzaz beteriko ekintzak burutu ditugu ludotekan. Arrakastatsuak izan dira guztiak eta haurrak ederto ibili dira.

Hasteko, eta eguraldi ona etorri dela ospatzeko, lokatzgunea jarri dugu martxan. Neguko iluntasunean ibili ez garen arren, eguzki izpiekin batera berriro ere itzuli gara lokatz artera.

Lokatzgunea

Lokatzgunea2

Gainera landara polit batzuk ere landatu ditugu inguruan!

Landarak

Bestalde, ludotekak eskaintzen duen kanpo espazioari bizitza emateko asmoz, areneroa ere ekarri dugu ludotekara. Haur txikienak zein nagusienak gustura asko ibiltzen dira bertan, arearekin esperimentatzeko aukera ezin hobea!

Areneroa

Amaitzeko, azken aste honetan inauteriak eduki ditugu gurean, pozez eta ilusioz beteriko arratsaldea izan zen. Musika eta jai giroan murgildu ginen guztiok!

Karnabalak