Ekintzaz beteriko hilabetea Santa Marinan!

2020/02/27
Card image cap
Hilabete honetan ekintza ugari egin dugu gure ludotekan, eta jolasa eta gozamena ardatz hartu.

Kaixo kaixo Santamañatik!!!!

Ekintzaz beteriko hilabetea izan dugu otsaila, primeran ibili gara!!!!!

 

Batetik, sukaldari lanetan ibili gara San Blas egunean opiltxo goxoak egin genituen, eta Okendoko urteurrena zela eta, fruitu lehorrez betetako ogitxoak egin genituen!

 WhatsApp Image 2020 02 27 at 15.56.38 (1)           WhatsApp Image 2020 02 27 at 15.56.38

Bestetik, eguraldia lagun izan dugunez, ortuan ere sarri ibili gara beti bezala, sormena ardatz, ederto pasatzen: zirkuituak egin, azokak antolatu, lokatz gunean gozatu, koreagrafiak asmatu… Eta zelan ez, gure ortua lantzen jarraitzen dugu, oraingoan marrubiak landatu ditugu!

 

WhatsApp Image 2020 02 27 at 16.02.06 (1)  WhatsApp Image 2020 02 27 at 15.56.39 (2)

 

WhatsApp Image 2020 02 27 at 15.56.38 (2)   WhatsApp Image 2020 02 27 at 15.56.40 (2)

Horrez gain, ortuko parte hartze prozesuak ere aurrera jarraiketan du, haurrekin asanbladak eginez erabaki garrantzitsuak hartu ditugu; hala nola erabaki dugu ortuko beste txoko batean zer egingo den. Gora parte hartzea!!!!

 WhatsApp Image 2020 02 27 at 15.56.39 (1)WhatsApp Image 2020 02 27 at 16.02.05

Ortuko proiektua dela eta, udal ordezkariak guregana hurbildu eta artistekin batera proiektuaren aurkezpena egin genuen. Hau badoa aurrera!  Esan beharra dugu gure haurrak direla proiektu honetako motorra. Aupa zuek!!

Informazio gehiago hemen: https://goiena.eus/arrasate/1582188805482-gure-ortua-prest-dute-santa-marinako-ludotekan

Amaitzeko, karnabalak primeran ospatu ditugu dantza eta desfileak eginez.

 WhatsApp Image 2020 02 27 at 16.01.35 WhatsApp Image 2020 02 27 at 15.56.41

Ia hurrengo hilabetean orain bezainbeste gozatzen dugun!!!

 

Hurrenarteee!!!!