EUSKARAREN EGUNAZ GOZATZEN!

2021/12/09
Card image cap
Abenduak 3an euskararen eguna ospatzeko ekintza desberdinak burutu ditugu ludotekan.

 

Kaixo Kaixo Usaetxetik!!

 

Urtero bezala euskararen eguna ospatu genuen ostiralean, Abenduak 3an. Ekintzaz beteriko arratsaldea eduki genuen gurean. Nahiz eta eguraldi euritsua egin, festa giroan murgiltzeko txokolate beroa egin genuen guztion artean.

WhatsApp Image 2021 12 09 at 16.42.42 (1)

Behin gorputza berotan sartuta, gure hizkuntzaren aldeko aldarria irudikatu genuen mural batean: USAETXEN EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU.

WhatsApp Image 2021 12 09 at 16.42.42

Horretaz gain, musikaz eta dantzaz beteriko arratsaldea ere izan zen. Gainera, euskarazko abestiak entzunez jolas ezberdinak burutu genituen euskara ardatz izanik.

WhatsApp Image 2021 12 09 at 16.45.00