EUSKARAZ 365 EGUN

2020/12/03
Card image cap
Ludotekek bere hazia itxi dute Euskararen plazan.

Kaixo Familia!

Dakizuenez Abenduak 3 Euskararen Eguna da , baina guk aldarrikapen hau urteko 365 egunetan egiten dugu, euskaraz, jolastu, gozatu eta bizi baikara. Hala ere, gure haurrekin asanbladak burutu ditugu, egun berezi honen berri eman eta arigune garen heinean gure aletxoa jartzeko.

Hortaz, eskulan berezi bat burutzea erabaki  dugu eta asanbladan irtendako ideiak kontuan izanda, euskaraldiko aho bizi eta belarri prest figura protagonista izanik gure eskuekin sortutako gabonetako zuhaitz  eder bat sortu dugu. Gainera, gaur Euskararen Plazan, euskaradiko ekimeneko esperientziak partekatzeko ekimean parte hartuko dugu gure txikiekin batera. Euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan mintzatzeko!