GABA BALTZA HURBILTZEN ARI DA!

2021/10/14
Card image cap
Ludoteketan ere gaba baltza lantzen gabiltza. Urtero bezala ekitaldi honetan parte hartuko du Txatxilipurdi Elkarteak.

Kaixo kaixooo Okendotik!!!!

Duela urte batzuk Txatxilipurdi Elkarteak beste eragile batzuekin batera euskal kulturan tradizio den gaba baltzaren lanketa egiten dute. Honi indarra eman eta atzerriko kulturetatik datozen jaialdiei aurre egin eta gurea ezagutzeko asmoarekin. Hori dela eta, urtero bezala ludotekak zenbait ekintza antolatu ditu gaba beltza modu ludiko batean ezagutarazteko. Esaterako, aste honetan zehar haurrekin batera kukumarru txorimalo erraldoi bat burutu dugu, hau aitzaki ederra izan da gaiari hasiera emateko eta honen bueltan sortzen diren gai ezberdinen inguruan hausnartzeklo, hala nola, beldurra, heriotza... 

 

Hilabete honetan zehar, Txatxilipurdik Arrasateko zenbait eragilerekin batera gaba baltzaren egitaraua argitaratuko dute eta zenbait ekintza aurkituko ditugu bertan. Honako hau, herriari zuzenduta egongo da, beraz haur zein familia guztiek bertan parte hartzeko aukera izango dute.