GOGOZ HASI DUGU IKASTURTEA USAETXEN!!

2021/09/30
Card image cap
Zabaldu ditugu ateak Usaetxeko ludotekan eta ekintzaz beterik hasi dugu ikasturtea.

Kaixo kaixo Usaetxetik, 

Irailarekin batera ikasturte berria gogo handiz hasi dugu Usaetxen. Irekierarekin batera haur ugari hurbildu zaizkigu eta arratsaldeak giro onean igaro ditugu. 

Aurten gainera aldaketekin hasi dugu ikasturtea. Ekainean Andoniri agur esan genion eta Irunerekin batera Garazi eta Itsaso batu zaizkigu irailean lantaldera, ONGI ETORRI!

Erabiltzaile berriak heldu direnez eta iazkoei arauak bergogoratzeko asanblada egin dugu. 

                      IMG 20210929 182628

Hasiera honetan ez dugu aspertzeko denborarik izan eta ekintza asko egiteko aukera izan dugu. Ludotekaren barrualdean eskulanak egiten, mahai jolasetan, ipuin txokoan, eraikuntzak egiten, sukaldean... aritu gara. 

                          IMG 20210928 182926 1

Baina nola ez, Usaetxen kanpo espazio ederra dago eta eguraldia lagun ez dugu irten eta bertan ondo pasatzeko aukera galdu. 

IMG 20210924 182048           IMG 20210924 181510

Tresnak eta katiuskak hartu eta fin ibili gara lurra mugitzen eta lokatz artean zipristintzen.  

                                  IMG 20210928 172555 1

Patinetan ere artista galantak eginda daude. 

Ziburuan, salto saltoka eta beste zenbait jolasetan ere ederki pasatzen dugu. 

                               IMG 20210928 180657

Gogoratu bihar, Urriak 1, ate irekiak amaitu eta astelehenetik aurrera, Urriak 4, ludotekarako sarrera izena emanda daudenak bakarrik izango dutela. Animatu, zuen zain gaude eta!