GOGOZ HASI DUGU URTEA USAETXEN!!

2021/01/21
Card image cap
Bigarren hiruhilekoari hasiera polita eman diogu Usaetxeko ludotekan, bazkide berriak eta guzti!

Kaixo kaixo Usaetxetik!

Urte berri hau jolasean hasi dugu Usaetxeko ludotekan, ilusioz eta gogo handiz gaude aisialdiaz gozatzen jarraitu ahal izateko. Urteari amaiera polita eman ostean, bazkide guztiak mantentzeaz gain, bazkide berri batzuk ere gerturatu dira gurera.

13.jpg

Funtzionamendu berdinarekin jarraitzen dugu baina material berriaz gozatzeko aukerarekin, izan ere, Olentzero ludotekatik pasa da gure eskariei erantzuna emateko. Haurrak oso pozik daude jolas berriekin eta asko disfrutatzen ari gara sortzen diren dinamika berriekin.

11.jpg

16.jpeg

Bukatzeko, ludotekara gerturatzera animatzen zaituztegu, oraindik aukera baitago izena emateko. Jolasean oinarritutako euskarazko aisialdiaz gozatu nahi baduzue, beso zabalik egongo gara zuei itxaroten.

Animatu eta etorri arratsaldeetaz gozatzera!!