Gure ortua!

2019/02/22
Card image cap
"Gure ortua" proiektuaren hastapenak

Kaixo kaixo Santamañatik!

Eguraldi eguzkitsua aprobetxatuz, azkenengo asteak gure ortuan eman ditugu. Bertan, gure haurrek ekintza askotan parte hartu dute. Arrakasta handiena izan du txabolak egitearen ekintzak. Egur xafla eta baliabide askorekin batera, gure kanpo espazioan daudena, eraikuntza erraldoiak egiten aritu dira.

 

IMG 0124   IMG 0133

Bestalde, lokatz guneko lokatza erabiliz, irudi eta forma askotako artelanak sortu dituzte hormetan. Esan dezakegu ekintza horiekin gure haurrek nabarmen landu dutela beren sormena.

IMG 0097

Santa Marinan, dakizuen bezala, “Gure ortua” deituriko proiektuarekin gaude buru-belarri, eta jadanik hasi gara atontzen gure kanpo espazioa. Musakolako gaztetxokoko gazteen eta hezitzaileen laguntzaz etxetxo bat eraiki dugu, gure etorkizunean balioko baitu ortuko tresnak gordetzeko. Aste osoa igaro dugu etxetxo hori eraikitzen eta oso pozik gaude egindako lanarekin. Eskerrik asko Musakolako gaztetxokoari!

IMG 0102  IMG 0098