Heldu da udazkena Usaetxera!

2021/10/21
Card image cap
Udazkenarekin batera ekintza mordoxka bat egin ditugu ludotekan eta hasi gara arimen biltzarrerako motorrak berotzen.

Kaixo kaixo Usaetxetik,

Urria heldu den arren eguraldi ona izaten jarraitu dugu eta ludoteka kalera ateratzeko aukera paregabe izan da. Tela akrobatikoetatik zintzilik ibili gara, Makedorekin kartoizko eraikuntzak egin ditugu...

IMG 20211014 184623IMG 20211020 174326

Hilabete honetan ere Usaetxeko  ludoteka artelanez bete dute gure artistek. Tenperak tarteko, eskuak, pintzelak eta beraien sormena erabiliz galería polita sortu dute.

IMG 20211015 193045IMG 20211015 175518IMG 20211015 175807

Udazkenarekin batera, Gaba baltza ere ate joka dugu eta horrekin batera Kukumarru heldu da ludotekara. Bera ezagutzeko asanblada bat egin dugu eta ondoren nahi izan duenak ludotekara sartu eta bere istorioaz gozatzeko aukera izan du. Urriak 29an egingo den arimen biltzarrerako motorrak berotzen gabiltza.  

IMG 20211020 183823IMG 20211013 WA0014IMG 9487 1IMG 9481 1

Ikusten duzue ez daukagula aspertzeko aukerarik. Hurrengo arte!!! Bitartean guk gozatzen jarraituko dugu.