IKASTURTE BERRIA SANTA MARINAN!!

2019/09/19
Card image cap
Ikasturte berria gogotsu hasi dugu Santamaña aldean.

Kaixo kaixo Santamañatik!

Ikasturte berriarekin eta eguraldi eguzkitsuarekin batera… gure proiektutxoak ere aurrerantz doaz!!!!!! Eta albiste zoragarri batekin gatoz. Kide berri bat dugu gure artean. Ongi etorri Iñigo!!!

 

Sorpresa ederra hartu genuen ateak ireki genituenean… tomatetxo gorritxo goxoak gure ortuan.  Lana izan genuen haiek batu eta belar txarrak kentzen. Hala ere, gogotsu aritu ginen eta ortua txukun-txukun jarri genuen.

 IMG 20190916 173540   IMG 20190916 WA0037    IMG 20190916 WA0034

Bestalde, eguraldi eguzkitsua aprobetxatuz, egunero ortuko espazioan aritu gara jolas desberdinetan: haurrek zirkuitu desberdinak eraiki dituzte, karaokeak eta ikuskizunak antolatu dituzte, lokatzgunean topera aritu dira…

 IMG 20190917 184012        IMG 20190917 171509

Beraz, ANIMA ZAITEZTE!  Irailean zehar ate irekiak ditugu eta!

 

Gogoratu, bihar, irailak 20, Santamainako zabalkundea izango dugula auzoan zehar. Asteartean, irailak 24, Usaetxeko zabalkundea egingo dugu San Andres eta Erguin inguruan. Azkenik, datorren ostegunean, irailak 26, Okendoko zabalkundea izango da eta erdialdeko kale zein parkeetan arituko gara herria girotzen.

                                                IMG 20190916 WA0005

 

EZ GALDU AUKERA PAREGABE HAU!!!