Ikasturteari hasiera eman diogu!

2019/10/10
Arrasateko ludotekak zabalik daude!

Kaixo kaixo Usaetxetik!

Dakizuen bezala dagoeneko irekita ditugu arrasateko ludotekak eta eguraldia lagun dugunez kanpo espazioan aritzen gara jolasean. Egun hauetan dinamika ezberdinetan murgilduta ibili gara, esaterako, tela akrobatikoarekin ibili gara, slickelinearekin, josten, talde jolas ezberdinetan, urtebetetzeak ospatzen ...

IMG-20191010-WA0010.jpg

Ikasturte berri honetan bazkide berri ugari gerturatu zaizkigunez, ludoteka ezagutzen, elkar ezagutzen gabiltza. Taldea egonkortzen doan heinean, aurreko urtean hasitako ortuko proiektuari jarraipena ematea dugu helburu.

IMG_20191009_182848.jpg

GOGORATU URRIAREN 14 TIK AURRERA BAZKIDEAK SOILIK SARTUKO DIRELA, HALA ERE, KONTUAN IZAN IKASTURTE GUZTIAN ZEHAR IZENA EMATEKO AUKERA DAGOELA.