Kaixo kaixo Santamainatik!

2021/04/23
Card image cap
Ederto itzuli gara oporretatik: indarrez beteta!

Aurreko hiruhilekoari agur esateko pizzak egin genituen Santamainako Ludotekan. Ederto ibili ginen masa egin eta norbere pizzak eginez.

WhatsApp Image 2021 04 23 at 16.13.50(1)

WhatsApp Image 2021 04 23 at 16.13.50

Eguraldi ona aprobetxatuz, gainera, kanpo espazioari erabilera handia ematen ari gara Santamainan. Horrela, Gure Ortuan jolas eta ekintza ezberdinak egiteaz gain; auzoan zehar ere ibili gara: Aldai parkean, Ludoteka azpiko parkean...

WhatsApp Image 2021 04 22 at 16.09.30

WhatsApp Image 2021 04 22 at 16.09.29(1)

 

Udaberriko oporretako ekintza berezietan gustora aritu ginen gainontzeko Ludoteketako lagunekin jolasean: mendi irteera, sukaldaritza, esperimentuak egiten...

WhatsApp Image 2021 04 23 at 16.23.20

WhatsApp Image 2021 04 23 at 16.35.52

Astelehenetako taldearekin "Hi Selfie!" jolasa egin dugu aste honetan. Horrela, auzoko txoko ezberdinak bisitatu eta argazki ugari atera behara izan dituzte. Gustora ibili dira gaztetxoak elkarren artean lehian! Aupa zuek!

Azkenik, Ludotekako hezitzaile batek beldarrak ekarri ditu ludotekara eta haurrekin tximeleta bihurtzeko prozesua ikusiko dugu hurrengo asteetan. Ze interesgarria!

WhatsApp Image 2021 04 22 at 16.09.29