Kaixo kaixo Santamainatik!

2021/05/20
Card image cap
Azken aste hauetan ere, ekintza ezberdinak egiten ibili gara.

Kaixo kaixo Santamainatik!

Azken aste hauetan ekintza ugari egin ditugu musakolako gaztetxokoan ludotekako helduenekin: Hezitzaile baten urtebetetzea ospatu dugu, tela akrobatikoekin ibili gara, gaztetxoko ondoko kantxan saskibaloian jolastu dugu, sukaldean bizkotxoa egin dugu...Honetaz gain, gazteekin auzoko liburutegira joan eta liburuzainak gomendatutako pelikula bat (Matilda) hartu eta gaztetxokoan ikusi genuen.

WhatsApp Image 2021-05-20 at 15.43.56.jpeg

WhatsApp Image 2021-05-20 at 15.43.56.jpeg

Bestalde, auzoko jaiak ospatzeko tartea ere hartu dugu. Nahiz eta aurten ez diren jaiak beti bezala ospatu, auzoan ez da girorik falta izan, ezta ludotekan ere!

WhatsApp Image 2021-05-20 at 15.43.56.jpeg

 

Talde batekin paperezko hegazkinak egiteko nahia erakutsi zuen eta horiek egiten ikasteko liburu bat hartu genuen liburutegitik eta gustora ibili ginen!

WhatsApp Image 2021-05-20 at 15.43.56.jpeg

Buztinarekin eskulanak egiteko tartea ere hartu dugu ludotekan! Zelako artistak!

WhatsApp Image 2021-05-20 at 15.43.56.jpeg