KALE NATURA IBILBIDEA

2021/06/10
Card image cap
Naturan jolasean egitasmoaren harira, ludotekako erabiltzaileek herriko inguru urbanizatuetan jaiotzen diren landareak ezagutzeko ibilbidea aukeraz gozatu dute!

Kaixo kaixo Okendotik!

Naturan jolasean egitasmoa azken urteetan antolatu da Txatxilipurditik, beste hainbat eragilerekin batera, haurrak naturara hurbildu eta honetaz gozatzeko asmotan. Egitasmo honen baitan, aurten hainbat ekintza antolatu ziren egitarau zabl baten buelta.

Ludoteketatik, modu ezberdinetan parte hartu dugu, gure haurrentzat naturan jolastea zer den arte lan bitartez adierazi eta erakusketa kolektiboan parte hartuz, adibidez.

Oraingoan, Ludoteketako erabiltzaileentzat zuzendutako ibilbide interesgarria egiteko aukera izan dugu. Ekintza berezi honetan, ludotekatik abiatuta, herriko txoko ezberdinetan jaiotzen diren landareak bilatu eta ezagutzeko aukera izan dugu. Ikaragarria da zenbat landaretxo jaiotzen diren porlan artean! Ibilbide hau gozamenetik egin dugu, klarionekin loratxo hauen izenak idatzi eta marrazkiak eginez, karteltxoak sortuz eta altxorraren bila jolasaren bitartez hainbat hosto ezberdin bilatuz.

Erabiltzaileak ederto pasa zuten eta oso arratsalde polita pasa genuen gure ingurua gehiago ezagutu eta honen inguruan ikasiz!