Kanpo espazioaren garrantzia

2022/02/24
Card image cap
Natura espazioa haurrengan duen onura azpimarratzekoak dira. Horretagik, ludotekatik askotan kanpo espazioaz baliatzen gara.

Kaixooo kaixoo Okendotik!!

 

Aste honetan eguraldi ona hasi da eta horren ondorioz, kanpora irtetzen hasi gara. Honek, aukera bikaina eskaini digu haurrek naturarekiko harremana bultzatzeko eta horretaz gozatzeko. Bestalde, haien arteko harremanak osasuntzuagoak bihurtzen dira, haur bakoitzak bere leku zein jolas aurkitzen duelako. Gainera, barneak eta energia askatzeko aukera handiak ematen digu barne gatazka eta behar ezberdinak askatuz

Kanpo espazioak ekintza ezberdinak burutzeko aukera eskeintzen digu, ludoteka barruan jolastu ezin ditugun dinamika eta ekintzak egitera bultzatzen digulako, esaterako, bomba jolasa, harrapaketak, soka saltoa... Hala ere, aipatzekoa da haurren gozamen eta garapenerako ludotekako zeinbat materialez ere baliatzen garela. 

Hau guztia ikusita, ezinbestekoa da kanpo espazioaz baliatzea, haurren ezagutzak areagotzeaz gain, haien identitatea eraikitzeko aukera bikaina eskeintzen duelako ere. Hori horrela, herriko espazioetan jarduteak soilik onurak ekartzen dituela nabarmendu dugu.