KOKOZKO PASTA GOXOAK DASTATZEN!

2019/04/01
Card image cap
Ate irekietan gurasoak ludotekan parte hartzen!

Kaixo kaixo Okendotik:

Ate irekietan pasta goxoak egin ditugu familia giroan!

 

Hilabeteko azken eguena izanik, ate irekietan gaur erabaki dugu sukaldaritza saioa egitea, Okendoko ludotekan. Horretarako, ludotekako haur baten ama animatu da kokozko pasta goxoak zelan egiten diren irakastera.

Behin osagai guztiak mahai gainean edukita, horiek nahasten aritu gara masa egiteko, prozesuaren pauso guztiak errespetatuz eta, noski, errezetaren nondik-norakoak ikasiz. Haur talde handi batek parte hartu du eta giro polita sortu da sukalde txokoko mahaiaren bueltan. Haurrek zein hezitzaileok ederki pasatu dugu ludotekako haur baten amak erakutsitako prestutasunarekin, haur guztiak hartu ditugu-eta kontuan gure pastak egiterako orduan.

Arratsalde bikaina pasatu dugu sukaldean prestatzen, eta bukaeran borobil handi bat egin dugu kokozko pastak probatzeko. Oso goxoak irten zaizkigu, eta esperientzia hau errepikatzeko gogo handiz geratu gara guztiok.

bilal

 

AUPA OKENDOKO SUKALDARIAK ETA MILA ESKER AISHA!