LUDOTEKAK MARTXAN BERRIZ!

2021/09/14
Card image cap
Ikasturte berri bat hasi dugu Arrasateko ludoteketan. Ohiko funtzionamendura itzuliko gara, %60ko aforoa errespetatuz.

Kaixo kaixo Okendotik!

Ikasturte berria hasi da, eta berriz ere bueltan gatoz, ilusio eta gogo handiz! Aisialdi hezitzailea oinarri duten kalitatezko zerbitzuak eskaintzea dugu helburu, gure herriko haurren interesak, beharrak eta egoera emozionala erdigunean jarriz.

Zerbitzuen edukiera %60koa izango da, sarrera-irteerak libreak izango dira, hau da, ludotekak irekita dauden ordu eta egunetan parte hartzea ahalbidetuko da edukiera bete artean, indarrean dauden COVID-19 protokoloak jarraituta.

Astelehenetik egubakoitzera 17:00etatik 20:00etara egongo dira irekita Okendoko, Santa Marinako eta Usaetxeko ludotekak eta urriaren 1era arte ate irekiak izango dira, probatu nahi duten guztientzat. Izen ematea irekita dago jada, ludoteketan, gazte bulegoan edota www.arrasate.eus webgunean egin daiteke. 

Honetaz gain, herritarrengana gerturatzeko asmoz, jolasak eta informazio puntuak jarriko dira herriko hainbat txokotan:

Iraiaren 16an, 17:00-19:00 San Antolin plaza eta Txaetako haur parkean

Iraiaren 21ean, 17:00-19:00 Kurtze Txiki plaza eta Itxaropena plazan

Iraiaren 23an, 17:00-19:00 Monterron eta Biterin

Zuen zain egongo gara edozein zalantza partekatu eta jolasaz gozatzeko gogoz!