LUDOTEKAK ZABALIK!!

2019/09/12
Card image cap
Ludotekak zabaltzeaz batera, badatoz asteburu honetan Uribarri-Erguin auzoko jaiak!

Kaixo kaixo Usaetxetik!!
Udako oporretan indarrak hartu eta gogotsu gatoz ikasturte berriari ekiteko!
Dagoeneko hiru ludotekak martxan gaude, eta gura izanez gero bertan aurkituko gaituzue astelehenetik egubakoitzera arte arratsaldean, 17:00etatik aurrera!

Ludoteken irekieraren berri emateko, zabalkundea egingo dugu auzoetan eta kaleetan, haurrekin batera jolastu eta gozatzeko asmoz:

-Irailaren 20an, Santa Marina-Musakolako kaleetan aurkituko gaituzue.

-Irailaren 24an, San Andres-Arimazubi-Munar... inguruan ibiliko gara.

-Irailaren 26an, berriz, Herriko plaza-Zaldibar-Txaeta-Euskal Herria plaza... inguruan ibiliko gara.

Azkenik, bihar, irailak 13, Usaetxe plazan, hasiera emango diegu Uribarri-Erguin auzoko jaiei. Bertan, hainbat ekintza egongo da haur zein gaztetxoentzat; beraz, ANIMATU ZAITEZTE!!