LUDOTEKAKO ORTUA PRESTATZEN!!

2022/02/24
Card image cap
Udaberrira begira ortuari bizipoza ematen hasi gara!!

Kaixo kaixo Santamainatik!

Aurten ere Santamainako ludotekan ortua prestatzen hasi gara udaberria datorrenerako. Horretarako, hazi ezberdinak erosi ditugu eta haurrekin batera hazi hauek erein ditugu. Landare aromatiko, barazki zein fruta ezberdinak landatzeko asmoa daukagu, gure ortuari bizitza emateko.

1645715211640.jpg

1645715211658.jpg

Jadanik, ereindako haziak irteten hasi dira eta prozesu polit hau jarraitzen dugu egunero ludotekan haur zein hezitzaileok. Ilusio eta motibazio handia sortu du proiektu honek eta egunero ludotekara sartuaz bat ureztatzeko ohitura hartu dugu.

IMG_20220222_173512.jpg

Eguraldiak ahalbideratu ahala, tomate, kalabaza eta beste barazki batzuk ere landatuko ditugu. Etorkizunean, ekoiztutako produktuekin, sukaldaritza saio bikainak egitea da gure helburua.