Maiatzeko loreak bezala, gure proiektua ere loratu da

2019/05/09
Card image cap
Maiatzeko loreak bezala, gure proiektua ere loratu da!

Kaixo kaixo Santamañatik!

Jo eta su gabiltza ortuaren proiektuarekin. Aste honetan esaterako, udaletxea, Santa Marinako jubilatuak eta haurren bazkideen gurasoak gonbidatu genituen gure asmoak aurkezteko. Hala ere, aurkezpen honetako protagonista garrantzitsuenak izan ziren ludotekako haurrak, haiek aurkeztu dute-eta proiektua.

IMG 20190509 WA0048

Ludotekako dinamikak eta espazioak azaltzen hasi ziren, bertan bizi dugun egunerokotasuna erakutsi guran. Gero, kanpo espaziora gerturatuz, bertan dauzkagun hutsuneetatik hasita, eta horiek hobetu guran, azaleratu zituzten gure proiektuan jasota ditugun txokoak eta espazioak, gurariak eta helburuak.

WhatsApp Image 2019 05 09 at 16.10.38 (2)     WhatsApp Image 2019 05 09 at 16.14.11

Txalo zaparrada handi batekin, gurasoen eta udal langileen zein politikarien esker ona jaso genuen. Horrek guztiak motibazioa eta gogoa piztu dizkie haurrei proiektuarekin aurrera egiteko.

Horren adierazle dira azken egun hauetan egin ditugun aurrerakuntzak. Hala nola, loreontzi handiak eraikitzen amaitu dugu, eta tresnen txabola barrutik txukun-txukun utzi dugu.

WhatsApp Image 2019 05 09 at 16.10.38 (3)                              WhatsApp Image 2019 05 09 at 16.10.38 (1)