MURAL BERRIA SANTA MARINAN

2020/01/23
Card image cap
Santa Marinan mural berri bat egin dugu kanpoko espazioan. Horretarako, parte hartze prozesu bat egin dugu POOK elkarteko kideekin.

Kaixo kaixo Santamañatik!!!!

Urte hasierarekin batera, Olentzerok eta Maridomingik oparitu digute jostailuez gain horma irudi berri bat egin ahal izatea; hau poza!!!!

Horretarako, parte hartze saio bat egin dugu POOK taldearekin.

Lehenengo, artistak gurera etorri aurretik, asanblada baten bidez haurrei azaldu genien horma irudia zelan egingo genuen eta zeinen laguntza izango genuen.

                                 WhatsApp Image 2020 01 23 at 15.49.50 (4)

 

Behin dena azalduta, POOK taldeko Helena Azkarragaurizar eta Joana Mancisidor artistak ludotekara etorri ziren eta parte hartze saioa jarri genuen martxan.

Lehenik eta behin, guztion artean diseinatu genituen horma irudiko pertsonaiak. Horretarako, orri handiak lurrean jarri, bakoitzaren siluetak bertan islatu eta irudimenaren bidez irudiak sortu genituen.

 

 

WhatsApp Image 2020 01 23 at 15.49.49 (2) WhatsApp Image 2020 01 23 at 15.49.48          WhatsApp Image 2020 01 23 at 15.49.50 (2) WhatsApp Image 2020 01 23 at 15.49.50

Hurrengo egunerako, artistek horma irudiko zati nagusienak eginda zituzten eta guri aukera eman ziguten haiek zehaztutako lekuetan irudiak marrazteko. Artistek objektuak esan eta haurrek horma irudian margotu zituzten. Ederto ibili ziren!!!

 

 WhatsApp Image 2020 01 23 at 15.49.50 (3)  WhatsApp Image 2020 01 23 at 15.49.51 (1)

                                  WhatsApp Image 2020 01 23 at 15.49.49 (1)

Gero, bozketa baten bitartez, haurrek horma irudiko lema adostu zuten!! PLAZALUDO!!!

 

Azkenik, artistek lana bukatu zuten, eta emaitza bikaina izan zen, guztiok txundituta gelditu baikinen!!!

 

 

 WhatsApp Image 2020 01 23 at 15.49.49            WhatsApp Image 2020 01 23 at 16.18.12

 

 

Eskerrik asko POOK taldeko kide guztiei, goizean eta arratsaldean lan eta lan aritzeagatik eta gure kanpo espazioa koloreztatzeagatik!!!! Bikainak zarete!! Mila esker Helena Azkaragaurizar, Joana Mancisidor, Maddi Urizar, Sara Miguelez eta Lexuri Doyague!!!