Musikaz dantzan

2019/06/07
Card image cap
Santa Marina ikasturte amaieran ere indartsu dago, gogotsu ekintza ugari aurrera eramateko.

Kaixo Kaixo Santamañatik

Ikasturtea amitzear dagoen honetan, Santa Marinan inoiz baino parte hartzaileago gaude. Haurrek ideia ugari partekatzen dute gurekin, eta ludoteketatik aukera ematen diegu ideia horiek gauzatu eta egia bihurtzeko.

Ate irekiak izan ziren astean Santa Marinako ludoteka musikaz alaitu genuen. Material birziklatua erabiliz, haur bakoitzak aukera izan zuen bere gogoko instrumentua sortzeko, eta amaitzeko, kontzertu bat eskaini zuten.

WhatsApp Image 2019 06 04 at 16.12.13 (5)

Aste honetan haur batek altxorraren mapa ekarri digu, etxean sortutakoa, eta bertan ludotekako txokoak  azaltzen ziren. Haren asmoa zen erabiltzaile guztientzat altxorraren bila antolatzea... Proposatu eta egia bihurtu! Hezitzaile baten laguntzaz jolasa osatu eta amaitzeko, guztiok batera jolastu genuen. Hezitzaileak asko poztu ginen, haurrak gurekin batera partekatu zuen-eta bere ilusioa.

IMG 20190605 185008 1[1]  IMG 20190605 190128[1]

Gure ortuko proiektuarekin ere aurrera jarraitzen dugu, eta aurrekoan tomate eta kuiatxoak landatu genituen. Ea zer irteten den bertatik!

WhatsApp Image 2019 06 04 at 16.12.12 (1)

Ikasturte amaierako jaialdia ere ate joka dugu, eta jadanik hasi gara haurrekin batera adosten eta prestatzen zer ekintza egin.