NAGUSIEN TXOKOAK ARRAKASTA!!

2022/02/17
Card image cap
Okendoko ludotekan proiektu berri bat martxan jarri dugu, "Nagusien txokoa" hain zuzen ere. Espazio bat eskaini diegu beraien beharrak asetzeko eta ludotekaren parte izateko.

Kaixo kaixooo Okendotik!!!!

LH 4-5-6 haur nerabeen artean hutsunea dagoela nabarmena da, ludotekako espazioa txiki geratzen zaie, beraien errealitatetik gutxinaka hurruntzen doalako. Izan ere, ez dute haien lekua aurkitzen eta gaztetxokora joateko oraindik adinez txikiak dira. Beraz, hezitzaileok zein haurrok beraiei egokitutako espazio bat sortzeko beharra ikusi genuen.

Gauzak horrela, parte-hartze prozesu baten bitartez espazio bat berrantolatu genuen. Horretarako, gaztetxoen iritzi zein nahiak jaso genituen proiektu berri hau burutzeko.

Jada, gela martxan dago eta izugarrizko arrakasta izaten ari du, gure erabiltzaileek proiektu honen bidez esklusibitatea eta erosotasuna lortu dutelako. Horrez gain, aipatzekoa da, adin tarte horretako erabiltzaile gehiago ludotekara gerturatu direla.