Naturan jolasean eta korrikarako prestaketak usaetxen!

2022/03/29
Card image cap
Ekintzaz beteriko astea eduki dugu ludotekan. Eguraldi ona aprobetxatuz inguruko parkeetara irteerak egin ditugu eta korrikarako prestaketak egiten hasi gara.

Kaixo kaixo usaetxetik!

 

Azken asteetan edukitako eguraldi ona aprobetxatuz irteera egin dugu inguruko parkeetara. Ahateen parkean jolasean ibili ostean, Santa Barbarako dragoira egin genuen igoera. Naturaz gozatzeko aukera paregabea! 

Gainera, bertan jolas desberdinak egin genituen eta haurrak poz-pozik ibili ziren!

WhatsApp Image 2022 03 29 at 16.16.30

 

Honetaz gain, azken asteetan korrikaren inguruan abestiak entzun, eskulanak egin, pankarta sortu... eta gauzatxoak prestatzen ibili gara ludotekan. Gogo izugarriak ditugu korrika Arrasatetik pasatzeko eta egunaz gozatzeko!

WhatsApp Image 2022 03 23 at 19.02.06

WhatsApp Image 2022 03 23 at 19.02.04

Gozatu eta bihurriak izan!